Goiko lorezaintza jardineritza munduarekin zerikusia
duten lan mota egiteaz arduratzen den enpresa bat duzue, partikular zein
instituzio pribatu eta publikoei zuzentzen dena.
Sektorean ondo prestaturiko profesionalez osatuta dago,
nork bere lana duelarik, horrela gure zerbitzua eraginkortasun handiagoaz
gauza dezakegu prezio lehiakor batekin. Jardineritzako
behar guztiei erantzuna emateko mekanizazio maila handia daukagu zure
zerbitzura.
Goiko Lorezaintzan zuk daukazun ideiaren harira lorategiaren diseinua
egingo dizugu. Edozein motako gainazalarentzako proiektuak gauzatzen ditugu,
egokiena aholkatuz bertako lurzoru eta kokapenaren arabera.
Behin diseinua eratutakoan gure langileak izango dira hau errealitate
bihurtzeaz arduratuko direnak; lorategia eratzeko beharrezko diren lanak
eginez, hala nola, lur mugimenduak, ureztatze sistemaren instalazioa,
landaketak, ereintzak etab...
Lorategiaren mantentze lanak egiten ditugu eta izurrite
edota gaitzen aurkako tratamendu fitosanitarioak.
Gainera Goiko Lorezaintzak bi loredenda jartzen du zure zerbitzura, bata
Altsasun eta bestea Lekunberrin.
Goiko Lorezaintza. Altsasu - Lekunberri (Navarra)